miércoles, 17 de diciembre de 2008

LAIDARI e-MAILA...

zelako uda pasatu dudan Laida.
Oso ondo pasatu dut, baina niretzat garrantzi handiena izan duena, Alba ezagutzea izan da.
Pasadan urtean ezagutu nuen, hala ere, ez genuen asko hitz egin, baina urte honetan, dena guztiz aldatu egin da herrian, eta baita bertako pertsonak ere.
Alba ez da bertakoa, ni bezala, oporretan joaten da bertara.
Aurten, askoz ere gehiago hitz egin dugu eta bera nola den ezagutzeko aukera izan dut, oso pertsona atsegina eta alaia iruditu zait, biziki gustatzen zaio festa, eta ezin du minutu bat ere ez geldirik egon.
Ile beltz eta luzea du, ez da oso altua, eta gizentxo dago, baina hala ere, jendea ez da berarekin sartzen, bere izateko era hain atsegina denez, oso maitatua da jende askoren artean.
Eta laida, orain esango duzu, eta zergatik izan da hain garrantzitsua neska hori ezagutzea?
Ba oso erraz azalduko dizut, nik betidanik uzte izan dut, itxura fisikoa oso garrantzitsua zela, eta jendea, bakarrik begiratzen zuela fisikoa, baina, berak ikusarazi nau, ezetz, jende guztia ez duela horrela pentsatzen, eta itxura fisikoa ez dela garrantzitsuena.
Hainbat gauza egin ditugu elkarrekin, gau zoragarriak pasatu ditugu festetan, eta bere urtebetetzea ere, elkarrekin igaro dugu.
Bera, ni baino urte bat zaharragoa da, baina hala ere, pentsatzeko era, oso antzekoa da, hortaz gauza askotan berdin pentsatzen genuen.
Bere bizitzari buruz ere, hainbat gauza kontatu dizkit, gauza interesgarri, dibertigarri, eta baita jakingarriak izan dira, eta nik ere, gauza asko kontatu dizkiot.
Oso neska txintxoa eta maitagarria izan arren, baditu jende guztia bezala bere alde txarra ere, oso burugogorra eta harroa da, baina hala ere, gauza onak, txarrak baino gehiago ditu.
Orokorrean, azaldu nahi izan dizudana, berak nik nituen ikuspegiak aldatu dituela bere izaerarekin, eta bera moduko jende gehiago egongo balitz, gauzak hobetoago izango ziren, ez duzu uste Laida?
Besterik gabe, muxu asko!!

Cristina martin

martes, 2 de diciembre de 2008

Aurkezpena


Kaixo institukoko bloggari guztioi hemen gaude blog bat sortzen. Joseba moskeatuta dago.
Mikel Laboa goian bego.

Hurrengorarte, ondo izan.