domingo, 16 de mayo de 2010

ERGELTASUN BATEN ONDORIOAK


Iker, 40 urteko gizon heldua zen. Begi urdinak zituen, sudur motz eta aho haragitsua zuen. 70kg pisatzen zuen eta nahiko altua zen.
Zornotzako auzo batean bizi zen, Etxanon, bere emazte eta bi alabekin.
12 urte zeraman ezkonduta, eta egunero gero eta gehiago maite zuen Ana, emaztea.
Institutu batean egiten zuen lan, konserje bezala. Ez zuen gehiegi irabazten, baina hala ere, ez zuten ezer ere falta, eta oso zoriontsu bizi ziren.

Egunero bezala, jaiki eta Anak egiten zion gosaria, gosaldu eta lanera joaten zen, eta bueltan familiarekin afaldu, hitz egin, eta lotara joaten zen.
Ikerrek bi urtetan, bertan lan egin zuenez, ordenagailuak erabiltzen ikasi zuen, eta oso gustuko zuen bertan informazioa bilatzea eta gauzak ikastea.

Abenduko egun euritsu bat zen, ez zuen lan gehiegirik eta ordenagailuan sartzea erabaki zuen. Publizitate orrialde bat agertu zitzaion eta hauxe esan zuen: “ Chat: pertsonak ezagutzeko modurik errazena”...Ikerri, interesagarria iruditu zitzaion eta bertan sartzea erabaki zuen.
Orrialde arraroa zen, jende asko zebilen batera hitz egiten eta ez zuen oso ondo ulertzen zertan zihoan hori guztia, baina hala ere, jendeak irakurtzen zuena irakurtzeari ekin zion. Bat-batean, Kontxi izeneko emakume bat hitz egiten hasi zitzaion, 35 urteko emakumea zen, dibortziatuta zegoen eta seme bat zeukan. Ordu batean zehar egon ziren hitz egiten, baina gizonak lan egin behar zuen eta ordenagailua itxi behar izan zuen.

Hurrengo egunean, berdin egin zuen, eta aurreko egunean bezala, Kontxi izeneko emakume berak hitz egin zion. Beste egunean bezala, hizketan aritu ziren ordutan. Hainbat gauza interesgarri kontatzen zioten elkarri eta biak zeuden oso gustura bere gauzak kanporatzen, edozer gairi buruz hitz egiten zuten eta horrek konfiantza ematen zion gizonari.
Astetan egon ziren gauza bera egiten, baina egun batean, Kontxik, gauza desberdin bat proposatu zion, elkar ezagutzea.
Ikerrek zuzenean, ezetz esan zuen, baina hala ere, gau osoan zehar, Kontxi besterik ez zuen buruan, ezagutu nahi zuen, baina hala ere, bere emazteari ezin zion hori egin, Ana maite zuen gauza guztien gainetik.

Anak oso arraro ikusten zuen bere senarra, ez zion jaramon handirik egiten, beti beste gauza batzuetan pentsatzen zegoen, ez zizkion lehen bezala, musu askorik ematen, baina hala ere, ez zion garrantzi gehiegirik eman.

Azkenean Ikerrek, Kontxiri baietz esan zion, eta Zornotzako, Iruñea kafetegian gelditu ziren. Oso neska ederra zen, Begi berdeak zituen eta ile luze horia zuen.Kontxi, oso jatorra zen eta ordenagailuan bezala, edozein gairi buruz hitz egin zitekeen neska zen. Ikerrek, pertsona ezagunen bat agertzearen beldur zenez, beste lekuren batera joatea proposatu zion neskari, eta honek, bere etxera gonbidatu zuen.
Oso etxe polita zuen, handia eta ondo txukunduta.Hain eroso egon ziren biak batera, hurrengo egunean berriro ere gelditu zirela leku berean, eta gauza berdina egin zuten. Baina egun batean, hain eroso zeuden biak Kontxiren etxean, gertatu izan behar ez zuena gertatu zela, sexu harremanak izan zituzten.
Hurrengo hilabeteetan gauza bera errepikatzen zuten astean bi egun.
Ikerrek emaztea maite zuen, baina hala ere, oso ondo pasatzen zuen Kontxirekin.

Egun batean, Anak, Ikerren jertsea labadoran sartzera zihoala, ile hori batzuk ikusi zituen.
Iker, oso arraro egon zen hilabete haietan.
Emazteak zer edo zer sumatzen hasi zen eta detektibe bat kontratatzea erabaki zuen.
Egun batzuk geroago, detektibeak argazki batzuk entregatu zizkion Anari. Ikerrek beste emakume batekin engainatu zuen, bere bizitza oso, segundu batzuetan guztiz desegin zen.

Egun hartan, Iker etxera heltzerakoan, Anarekin hitz egin zuen, emazteak argazkiak erakutsi zizkion, eta etxetik joateko agindu zion. ...Azaldu zion Kontxi, ezkonduta zegoela zuela 8 urte, eta ez zeudela dibortziatuta, beraz, Kontxik engainatu egin zuen Iker.

Azkenean, Iker bakarrik gelditu zen, ez Kontxi, ezta hain zoriontsua zen emaztearekin.

jueves, 6 de mayo de 2010

KUTXAREN BILA

Cloe, Londreseko neska eder eta liraina zen, hamazortzi urte bete berriak zituen.
Bere familiarekin bizi zen etxe handi batean.Oso zoriontsua zen, baina hala ere, bere bizitzari, 180º tako bira eman nahi zion, eta beste leku batean bizitzea nahi zuen. Italia, Amsterdan edota Txina ere, oso gustuko zituen lekuak ziren, baina hala ere, ez zekien nora joan.

Egun euritsu batean, bere gauzak txukuntzea erabaki zuen, bere etxe berrita joatean, txikitako gauzak berarekin eramateko, ganbarara igotzea bururatu zitzaion, eta inoiz imajinatuko ez zuen zerbait aurkitu zuen. Bere amama Helenek idatzitako gutunak ziren, zikin zeuden, eta nabaritzen zen, urtetan, inork ez zituela ukitu.
Gutun horiek, berari zuzenduta zeuden. Eskutitzek ziotenaren arabera, amona hiltzerakoak, bere diru guztia, berarentzat izango zen, eta gainera, diru kantitate handia zen. Gutun horien artean, giltza bat ere zegoen, eta giltza horiek, kutxa bat zabaltzen zuela zioten eskutitzek. Kutxa horren barruan, amonak utzitako guztia zegoen.
Amona, Parisen jaio zen, eta bertan bizi izan zen bere bizitza guztian zehar, eta hortaz, neskari, bertan egongo zela bururatu zitzaion. Hala ere, gutunetan, behin eta berriz aipatzen zuen izen bat: Peter. Amonaren neba zen. Horregatik, neskak, gizonari deitzea erabaki zuen berak lagunduko baitzion kutxa hori topatzen. Eskutitzetan jarritako zenbakira deitu eta gizon baten ahotsa entzun zuen, ahots zatarra eta gogorra. Haserre zegoela zirudien, baina hala ere, Cloeri ez zitzaion batere axola.
Peterrek, ezin zuen sinetsi, hainbeste urte pasatu ziren Helen hil zenetik, ez zuela espero, neskak inoiz deituko zionik. Peterrek, betidanik nahi izan zuen amonaren dirua, eta hiltzerakoan, pentsatu zuen berari utziko ziola dena, baina ez zen horrela izan.
Peterrek Parisera joan behar zuela agindu zion neskari, giltzak eta gutunak eman, eta alde egin behar zuela esan zion neskari, baina honi ez zitzaion gehiegi gustatu eta horregatik, bere kabuz aritzea erabaki zuen.

Maletak eta boltsak prestatu eta Pariserainoko bidea hartu zuen trenez. Heltzerakoan, bere boltsak, ez ziren agertu. Hainbat ordu itxaron behar izan zituen bere gauzak eskuratu ahal izateko, oso arraro iruditu zitzaion baina ez zion garrantzi gehiegi eman.
Itxaroten egon zen ordu haietan, hainbat aldiz ikusi zuen gizon bat. Gizon horren irudia guztiz beldurtu zuen Cloe. Gizon altua zen, 40-50 urte bitartekoa gutxi gorabehera, ile zuria eta begi ilun eta sakonak zituen.Oso begirada beldurgarria zuen.
Maletak berreskuratzean, eguerdiko ordu batak izango ziren, eta hotel bat bilatzera ekin zion. Arratsaldeko bostak ziren eta ez zuen logela libre bat ere ez zuen hotelik aurkitu.Joan zen hotel batzuetan, gizon bera ikusi zuen, begirada sakona zuen gizona.
Azkenean, Natalih-i deitzea erabaki zuen, institutuko lagun bat, beraren etxean igaroko zituen egun batzuk. Lagunari azaldu zion Parisera etortzeko arrazoia eta bera lagunduko ziola zin egin zion, hiria oso ondo ezagutzen baitzuen.
Cloek ez zuen denborarik galdu nahi eta hurrengo egunean, giltza eta eskutitzak hartuta, bilatzera ekin zion. Eskutitzek ziotenez, Pariseko leku garrantzitsu batean egon behar zen kutxa. Egun osoa igaro zuen bilatzen, baina ez zuen zorte handia izan. Nekatuta zegoen jadanik, eta etxera itzultzea erabaki zuen. Autobusa itxaroten zegoen bitartean, hiru gizon agertu zitzaizkion gazteari, eta boltsan zeraman guztia emateko agindu zien. Zorionez, ez zioten ezer txarrik egin eta dirua besterik ez zuten eraman. Cloe, beldur zen eta etxera itzuli nahi zuen lehenbailehen. Oso egun gogorra izan zen eta ez zuen afaldu nahi izan.
Hurrengo egunean, berdina egin zuen, goizetik bilatzera ekin zion. Eguerdian, parke batean bazkaltzea erabaki zuen. Neska zegoen banku berea, jesarri zen gizon bat. Hoteletan zegoen gizon bera zen, begirada sakona zuena. Gizona, neskari hitz egiten hasi zitzaion, eta begirada beldurgarria izan arren, oso gizon atsegina eta jatorra izan zen. Hainbat gauza azaldu zion Pariseri buruz. Hurrengo lau egunetan, parke berean geratzen ziren, eta lagun minak izatera heldu ziren. Bosgarren egunean, gizonak bere diru-zorroa ahaztu zuen bankuan eta neska hartzean, konturatu zen nor zen gizon hura…bere izena Peter zen, amonaren neba zen!!
Gizona etxera itzultzean, konturatu zen bere diru-zorroa parkean utzi zuela, eta urduri, etxetik alde egin zuen. Cloek, etxera heltzerakoan, lagunari kontatzeko irrikitan zegoen, eta bere zain egon zen ia arratsalde osoa. Natalih ez zen agertzen. Peterrek gazteari deitu eta bere laguna baitu zuela esan zion eta gutunak nahi zituela dirua lortu ahal izateko. Bera izan zen hiru gizonei ordaindu ziena autobusa itxaroten ari zenean, eta baita bera izan zen hotel guztien logelak erreserbatu zituena neska logela gabe gelditzeko.
Cloek, lagunaren truke, gutunak bidali zizkion, baina gauza garrantzitsu bat ahaztu zitzaion gizonari..kutxa zabaltzen zuen giltzak.
Hurrengo egunetan, bi neskak aritu ziren kutxaren bila, Cloek, eskutitzen fotokopiak egin baitzituen lehendik.Antzinako erromatarren tenplua, kristau-basilika, eliza erromanikoa etabar bisitatu zituzten, baina ez zuten zorte handirik izan.
Cloek, esperantzak galtzen hasi zen, baina gau hartan, eskutitz guztiak irakurtzen bukatu zuen eta ziur zegoen kutxa non zegoen. Kutxa, Pariseko Eiffel dorrean zegoen!! Ezer itxaron gabe, bertara abiatu zen , eta hara nor aurkitu zuen bertan…Peter!
Bera ere bertan zegoen, baina ez zuen giltzarik, ezta Cloek ere ez, etxean utzi zuen giltza.
Peter, neska eta kutxa hartuta bere etxera abiatu ziren.
Natalih, oso beldurtuta, Cloe ez zetorrela ikusita, poliziei deitu zien, dena kontatu zien eta Cloek bahituta zutela azaldu zien. Peter-en etxera abiatu ziren. Peter kartzelaratu zuten eta Cloek lortu ahal izan zuen bere amonaren kutxa zabaltzea. Bertan amonak utzitako bitxiak eta taloi bat zegoen utzitako diru guztia.
Cloe, amonaren diruarekin etxe eder bat erosi zuen Italian, eta handik aurrera oso pozik bizi zen.

lunes, 15 de febrero de 2010

SEGI ZUREN BIHOTZA

Erle batek ziztatu izan balio ; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion , ba, hari bat-batean?
Loreak!! Eta ordu batzuk besterik ez dira geratzen ezkon zezan…

Bost urteko neska bat besterik ez zen. Hiru urte bete zituenetik, Kristiñek, etxean, ez zituen oihuak, garrasiak eta irainak ez ziren ezer gehiago entzuten amaren ahotik. Inoiz ere ez zuen “laztan” edo “maite zaitut” hitzik entzun.Egunero jasan behar zituen astinduak eta baita ostikadak ere emakume hartatik. Neskatoak berak ere, ez zuen andre hori amatzat hartzen.
Bera ez zuen maite.
Bere aitarekin batera ere bizi ziren, baina honi ere, ez zion estima askorik, agian bere koldarkeriagatik. Ez zen kapaza, emakumea jotzen zuen bitartean ezer esateko, bera bakarrik, buruz behera egoten zen eta ez zuen tutik ere esaten.Ez zuen ezer egiten. Emakumeak zioena baieztatzen zuen beti, eta gura zuen nahiki guztiak erosten zizkion.
Esan beharra dago, botere nahiko handiko familia zela.
Egoitza izugarri batean bizi baziren ere, eta neskak jostailu pila bat izanda ere, ezin zen zoriontsu bizi, berak gurasoen maitasuna behar zuen bere bizitza berregiteko.
Hamar urte betetzean, aitak, etxetik joatea erabaki zuen, beste neska gazte batekin alde egin zuen. Kristiñek izugarri poztu zen beraz, horrela, sorgin itsusi horretaz alde egin ahalko zuen.
Baina aitak alde egitean, gauzak txarrago jarri zituen. Amak gogorrago aritu zen neskatoarekin eta ohiuak eta irainak ugariagoak ziren etxean.
Hamahiru urte betetzean,, amak, neskatoaz desegitea erabaki zuen, eta barrukoen etxe batera eraman zuen, mojen komentu batera. Hori izan zen amak, hoberen egin ahal zuen gauza izan zen. Kristiñeren urterik goxoenak izan ziren. Bertan ikasketak egin zituen, eta hainbat gauza egiten irakatsi zieten mojek. Baina arazoa, neskak hamazortzi urte bete zituenean izan zen. Adin nagusikoa izanda, ikasleak, komentutik alde egin behar dute. Baina Kristiñek, ez zuen inora joateko tokirik, eta amarengana ez zuen joan nahi, horregatik, Josefa ahizpak, ideia bat proposatu zion, eta neskak bi bider pentsatu gabe, baietza eman zion. Kristiñek, erlijiorako bidean sartuko zen, monja izango zen.
Dena betiko moduan joan zen, aldaketa bakarra, zera izan zen, lehen ikaslea bazen ere, orain irakaslea zen, eta bere moduan haurtzaro erreza izan ez zuten umeei erakutsi behar izango zien.

Dena hasi zen, hogei urte berri eginak zituenean…
Egunero, zortzietan puntu-puntuan, elizara joaten ziren ikasle guztiekin batera, otoitz egiteko eta baita bekatu baten bat izanez gero bekatuak aitortzeko.
Osteguna zen, udazkeneko goiz zoragarri bat egiten zuen, eta goizero bezala, ume guztiak elizara joan ziren. Kristiñek, bekatuak aitortu behar zituen eta aitorlekura joaterakoan eta apaizaren ahotsa entzuterakoan, ohartu egin zen, ez zela betiko apaiza.
Moja bati galdetu zion eta azaldu zuen, Matias apaiza, gaixorik zegoela, eta bere ordez, beste abade bat jarri zutela.
Abade berria, abade gazte bat zen, Hemeretzi urte zituela, erlijio munduan sartu ohi zen eta hogeita hamar urte zituen. Kristiñek, aitorlekura joan behar izan zuenean, oso eroso sentitu zen abadearekin hitz egiten. Bere ahotsak, lasaitasuna transmititzen zuen eta apaiz onbera eta atsegina zirudien. Bi gazteak egunero hitz egiten hasi ziren eta denbora gutxian konfiantza handia hartu zuten. Adinaren diferentzia handia izan arren, oso ondo ulertzen zuten elkar eta ia beti ideiak antzekoak zituzten.
Hainbeste zen hartu zuten konfiantza, gau guztietan, loak hartu baino lehen, Iñaki abadeak, Kristiñek bisitatzen zuela, eta neskatoaren logelan, hitz eta hitz aritzen ziren berandu arte. Askotan, erlijioan sartu baino lehenago zuten bizitzaz, mintzatzenzuten baina hala ere, gehien hitz egiten zuena, Iñaki zen, Kristiñek, ez baitzuen oso gustoko horretaz hitz egitea.
Mutilak azaldu zion, ekonomikoki, arazo oso larriak izan zituela eta ez zuela bizitza erraza eduki.
Heldu zen eguna, eta Iñakik, Kristiñeri, galdetu zion bere haurtzaroari buruz.. Neskatoak, hain eroso sentitzen zen, asko kostata, baina guztia azaldu zion.
Mutilak oso harrituta gelditu zen historia entzutean, eta bere euskarria erakusteko, orakada sentikor bat eman zion. Euskarri horren berotasuna, hain zen indartsua, Kristiñek negarrez hasi zela. Iñor ere ez, ez zion hain orakada botereduna eman, eta horrek bere barnea bigundu zuen. Mutilak neskaren malkoak ikusita berriro ere oratu zuen eta pentsatu gabe besarkatu egin zuen musu izugarri batekin bukatuz.
Musu hori, egin izan ez zuten hutsik larriena izan zen, bai neska eta bai mutilak, jainkoarenganako araurik larriena apurtu zuten…
Hala ere, gazteei ez zien momentu hartan ezer ez axola, elkarri besarkatzea, begiratzea eta bestearen gorputza sentitzea zen momentu horretan inporta zieten gauza bakarra.
Gau hartzan, neskatoak ezin zuen lo askorik egin, ideiak eta sentimenduak nahastuta zituen. Iñaki maite zuen, baina hala ere, ez zien hainbeste lagundu zien mojei huts egin nahi.
Txarto zegoen, eta egin ez zekien momentu guztietan, argazki bat hartzen zuen, asko lagundu zion moja baten argazkia. Moja horrek, amak bertara eraman zuenean, gehien lagundu ziona izan zen, baina zoritxarrez, neska hamazazpi urte zituela, hil egin zen.
Gau hartzan, moja horrekin amets egin zuen. Lorez betetako toki eder batean zegoen, bere ondoan, moja atsoa zegoen, eta behin eta berriro errepikatzen zion esaldi bera: “ segi zure bihotza…”
Hurrengo egunetan, Iñakirekin hitz egin zuen. Biak elkarrekin igaro nahi zuten euren bizitza osoa eta elkarri biziki maite zuten.
Aste batzuk geroago, mojekin hitz egitea erabaki zuten, eta dezepzio askorekin baina baita hoberena desiratuta, agurtu zituzten gazteak.
Komentutik irtetean, Kristiñe oso arraro sentitzen zen, baina hala ere, oso pozik zegoen, eta guztia ondo joango zela susmatzen zuen.

…urte bat pasatu zen komentutik irten zirela, eta ordu batzuk besterik ez ziren falta ezkontzeko…

TRAFIKOA HIRIETAN


Zarata, estresa, kea… hauetako baten batek zeozer ona al dakar? nik behintzat, uste dut ezetz.

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dudana, hauxe da, hirietan dagoen trafikoaren aurka nago.

Ikertzaileek egindako ikerketen arabera, Euskal Herriko familien %50-ak dauzka bi auto edo gehiago, horrek kutsadura gehiago dakar eta denon artean, atmosferan dagoen zuloa gero eta handiago egiten ari gara.

Beste alde batetik aipatu beharra daukat ere, oso faktore garrantzitsu bat, nork ez ditu ikusi autoak espaloi gainean aparkatuta? Gero eta gehiago ikusten ditugu, eta pertsonok, nondik pasatuko gara?Alkateak dioen bezala, aparkalekuak horretarako daude, eta ezin dira kotxeak edozein lekutan utzi. Hala eta guztiz ere, uste dut,haiek, ez dutela erru osoa, aparkaleku gehiago egingo balute, ez zen horrelakorik gertatuko, baina horrek ere, desabantaila dakar, aparkalekuak egitea ere, kutsadura gehiago ekarriko luke.

Garraio publikoa ere, oso ondo dago leku batetik bestera joateko, adibidez autobusa, edota trena ere, kostu gutxiko garraioak dira, eta horrekin, guztion artean gure ingurugiroa apur bat gehiago zaintzeko aukera dago.

Hala ere,aipatu beharra daukat, mundu guztiak esaten duena, automobila edukitzeak, abantaila handiagoa dakarrela, adibidez,

Distantzia handiko traiektuak egiteko denbora gutxian eta baita egun txarra eginez gero, eta euria bada, autoa hartu, eta joan behar zaren lekura joateko aukera dago problemarik gabe.

Orokorrean, nire iritzia da, trafikoa hirietan egotearen aurka nago, zarata eta estres handiak ez baitakar ezer onik inorentzako, hobe da oinez edo bizikletaz joatea, bai guretzako eta baita ingurumenerako ere.

miércoles, 10 de febrero de 2010

1 BATXILLERRA

Egunon guztioi, hemen nauzue berriro ere,
nire lanak zuei aurkesteko prest.
Besterik gabe, espero dut, zuen gustokoa izatea.

sábado, 16 de mayo de 2009

SUMINAREN ESTRATEGIA


IRITZIA
Hasteko, esan beharra dago,intriga istorio bat dela.Nire ustez ez da hiztegirik erabili behar ulerterraza izan delako eta elkrrizketa, eta gertaera azkarren bidez garatzen delako.
Istorio aldetik, amodioa, ama-semearen arteko harremana, gerra etab. esango nuke dela horren gaia.
Misterioa, lehenengo orrialdeetatik azkeneraino, irakurleak ez baitaki nola bukatuko den, azkenengo orrialdeetaraino.
Baina hala ere, nire ustez nahiko zentzugabea izan da. Flora izeneko emakume bat, ezagutzen ez duen gizon bati laguntza eskatzen dio bere semea etxera buelta dadin…ez du zentzu askorik ezta?
Aipatu beharra daukat ere, nola Aimarrek azkarregi igarri duela neskaren estrategia, agian datu gehiago sartu izan behar zuen istorioan.
Beste alde batetik, narratzailea aipatu behar dut. Istorioa 3.pertsonan kontatzen du narratzaileak, eta hortaz, ez du oso ondo azaltzen, nola sentitzen den Aimar, ezta leguen deskribapenak ere, ez baitira oso sakonak izan.
Protagonista eta antagonisten artean, nahiko duda handia geratu zait. Nor izan da protagonista? Fede? Aimar? Eta antagonista? Nor da benetan protagonistari oztopoak jartzen dizkion pertsona?...
Galdera asko geratu zaizkit eratzun gabe liburua amaitu eta gero.
Orokorrean esan beharra daukat, liburua ez zaidala asko gustatu, Fernando Morillok, beste liburu interesgarri gehiago ditu Suminaren estrategia baino.

lunes, 20 de abril de 2009

Bizitzeko baldintzarik garrantzitsuena

Hilly, neska gazte bat zen.

Bere familiarekin batera bizi zen Afrikako herrialde txiki batean eta egunero egin behar zituen 10 km ur bila.

Hain beharrezkoa zuten ura, non gaixorik egonda ere, joan behar zuen derrigorrez, janaria egiteko, garbitzeko etab.

Hilly-ren ametsa, betidanik izan zen Afrikatik kanpoko herrialde bat ezagutzea.

Urtero, gurutze gorriko hainbat neska-mutil joaten ziren bertara, hainbat gauzetara laguntzera. Oso jatorrak ziren eta Hillyk oso gustuko zuen heurek etortzea.

Etorri ziren azkeneko aldian, neskari eman zioten albistea, guztiz poztu zuen. Aukera ezin hobea zen, zoragarria benetan. Euskal herriko herrialde bat bisitatzeko aukera izango zuen.

Hara heltzean, neska guztiz harrituta gelditu zen, ezin zuen sinetsi.

Guztiz desberdina zen hango bizimodua eta Afrikakoa. Jendeak nahi duena egiten zuen, janaria, beste bati eman baino lehenago, nahiago zuen lurrera bota, ura ez dute aprobetxatzen eta hori gutxi balitz bezala, ibaietara eta itsasoetara hondakinak botatzen zituzten, ura kutsatzen zuten.

Hilly oso haserretuta zegoen, ezin zuen sinetsi nola jendeak alferrik gal zezakeen hainbeste ur.

Hamabost egun igaro zituen, familia euskaldun baten etxean, familia hori ez zuen ura aprobetxatzen, hortzak garbitzerakoan, txorrota zabalik zegoen eta dutxatzerakoan ere bai.

Familiari azaldu zien Afrikako familiaren egoera, eta guztiz liluraturik geratu ziren denak.

Hamabost egun horiek, asko balio izan zuten bai Hillyrentzat eta baita euskaldunentzat ere.

Denek ikasi zuten zerbait, Hillyk euskaldunen bizimodua nolakoa den, eta euskal familia, jabetu zen Afrikako egoeraz eta bai urak zein garrantzi handia duen.

Hillyk bueltatu behar izan zuen bere herrira, baina oso pozik bueltatu zen, konturatu baitzen uraren egoeraz eta irakatsi baitzuen ura oso garrantzitsua dela gure bizitzan

Ura, gure altxor preziatua da.