domingo, 16 de mayo de 2010

ERGELTASUN BATEN ONDORIOAK


Iker, 40 urteko gizon heldua zen. Begi urdinak zituen, sudur motz eta aho haragitsua zuen. 70kg pisatzen zuen eta nahiko altua zen.
Zornotzako auzo batean bizi zen, Etxanon, bere emazte eta bi alabekin.
12 urte zeraman ezkonduta, eta egunero gero eta gehiago maite zuen Ana, emaztea.
Institutu batean egiten zuen lan, konserje bezala. Ez zuen gehiegi irabazten, baina hala ere, ez zuten ezer ere falta, eta oso zoriontsu bizi ziren.

Egunero bezala, jaiki eta Anak egiten zion gosaria, gosaldu eta lanera joaten zen, eta bueltan familiarekin afaldu, hitz egin, eta lotara joaten zen.
Ikerrek bi urtetan, bertan lan egin zuenez, ordenagailuak erabiltzen ikasi zuen, eta oso gustuko zuen bertan informazioa bilatzea eta gauzak ikastea.

Abenduko egun euritsu bat zen, ez zuen lan gehiegirik eta ordenagailuan sartzea erabaki zuen. Publizitate orrialde bat agertu zitzaion eta hauxe esan zuen: “ Chat: pertsonak ezagutzeko modurik errazena”...Ikerri, interesagarria iruditu zitzaion eta bertan sartzea erabaki zuen.
Orrialde arraroa zen, jende asko zebilen batera hitz egiten eta ez zuen oso ondo ulertzen zertan zihoan hori guztia, baina hala ere, jendeak irakurtzen zuena irakurtzeari ekin zion. Bat-batean, Kontxi izeneko emakume bat hitz egiten hasi zitzaion, 35 urteko emakumea zen, dibortziatuta zegoen eta seme bat zeukan. Ordu batean zehar egon ziren hitz egiten, baina gizonak lan egin behar zuen eta ordenagailua itxi behar izan zuen.

Hurrengo egunean, berdin egin zuen, eta aurreko egunean bezala, Kontxi izeneko emakume berak hitz egin zion. Beste egunean bezala, hizketan aritu ziren ordutan. Hainbat gauza interesgarri kontatzen zioten elkarri eta biak zeuden oso gustura bere gauzak kanporatzen, edozer gairi buruz hitz egiten zuten eta horrek konfiantza ematen zion gizonari.
Astetan egon ziren gauza bera egiten, baina egun batean, Kontxik, gauza desberdin bat proposatu zion, elkar ezagutzea.
Ikerrek zuzenean, ezetz esan zuen, baina hala ere, gau osoan zehar, Kontxi besterik ez zuen buruan, ezagutu nahi zuen, baina hala ere, bere emazteari ezin zion hori egin, Ana maite zuen gauza guztien gainetik.

Anak oso arraro ikusten zuen bere senarra, ez zion jaramon handirik egiten, beti beste gauza batzuetan pentsatzen zegoen, ez zizkion lehen bezala, musu askorik ematen, baina hala ere, ez zion garrantzi gehiegirik eman.

Azkenean Ikerrek, Kontxiri baietz esan zion, eta Zornotzako, Iruñea kafetegian gelditu ziren. Oso neska ederra zen, Begi berdeak zituen eta ile luze horia zuen.Kontxi, oso jatorra zen eta ordenagailuan bezala, edozein gairi buruz hitz egin zitekeen neska zen. Ikerrek, pertsona ezagunen bat agertzearen beldur zenez, beste lekuren batera joatea proposatu zion neskari, eta honek, bere etxera gonbidatu zuen.
Oso etxe polita zuen, handia eta ondo txukunduta.Hain eroso egon ziren biak batera, hurrengo egunean berriro ere gelditu zirela leku berean, eta gauza berdina egin zuten. Baina egun batean, hain eroso zeuden biak Kontxiren etxean, gertatu izan behar ez zuena gertatu zela, sexu harremanak izan zituzten.
Hurrengo hilabeteetan gauza bera errepikatzen zuten astean bi egun.
Ikerrek emaztea maite zuen, baina hala ere, oso ondo pasatzen zuen Kontxirekin.

Egun batean, Anak, Ikerren jertsea labadoran sartzera zihoala, ile hori batzuk ikusi zituen.
Iker, oso arraro egon zen hilabete haietan.
Emazteak zer edo zer sumatzen hasi zen eta detektibe bat kontratatzea erabaki zuen.
Egun batzuk geroago, detektibeak argazki batzuk entregatu zizkion Anari. Ikerrek beste emakume batekin engainatu zuen, bere bizitza oso, segundu batzuetan guztiz desegin zen.

Egun hartan, Iker etxera heltzerakoan, Anarekin hitz egin zuen, emazteak argazkiak erakutsi zizkion, eta etxetik joateko agindu zion. ...Azaldu zion Kontxi, ezkonduta zegoela zuela 8 urte, eta ez zeudela dibortziatuta, beraz, Kontxik engainatu egin zuen Iker.

Azkenean, Iker bakarrik gelditu zen, ez Kontxi, ezta hain zoriontsua zen emaztearekin.

No hay comentarios: