jueves, 6 de mayo de 2010

KUTXAREN BILA

Cloe, Londreseko neska eder eta liraina zen, hamazortzi urte bete berriak zituen.
Bere familiarekin bizi zen etxe handi batean.Oso zoriontsua zen, baina hala ere, bere bizitzari, 180º tako bira eman nahi zion, eta beste leku batean bizitzea nahi zuen. Italia, Amsterdan edota Txina ere, oso gustuko zituen lekuak ziren, baina hala ere, ez zekien nora joan.

Egun euritsu batean, bere gauzak txukuntzea erabaki zuen, bere etxe berrita joatean, txikitako gauzak berarekin eramateko, ganbarara igotzea bururatu zitzaion, eta inoiz imajinatuko ez zuen zerbait aurkitu zuen. Bere amama Helenek idatzitako gutunak ziren, zikin zeuden, eta nabaritzen zen, urtetan, inork ez zituela ukitu.
Gutun horiek, berari zuzenduta zeuden. Eskutitzek ziotenaren arabera, amona hiltzerakoak, bere diru guztia, berarentzat izango zen, eta gainera, diru kantitate handia zen. Gutun horien artean, giltza bat ere zegoen, eta giltza horiek, kutxa bat zabaltzen zuela zioten eskutitzek. Kutxa horren barruan, amonak utzitako guztia zegoen.
Amona, Parisen jaio zen, eta bertan bizi izan zen bere bizitza guztian zehar, eta hortaz, neskari, bertan egongo zela bururatu zitzaion. Hala ere, gutunetan, behin eta berriz aipatzen zuen izen bat: Peter. Amonaren neba zen. Horregatik, neskak, gizonari deitzea erabaki zuen berak lagunduko baitzion kutxa hori topatzen. Eskutitzetan jarritako zenbakira deitu eta gizon baten ahotsa entzun zuen, ahots zatarra eta gogorra. Haserre zegoela zirudien, baina hala ere, Cloeri ez zitzaion batere axola.
Peterrek, ezin zuen sinetsi, hainbeste urte pasatu ziren Helen hil zenetik, ez zuela espero, neskak inoiz deituko zionik. Peterrek, betidanik nahi izan zuen amonaren dirua, eta hiltzerakoan, pentsatu zuen berari utziko ziola dena, baina ez zen horrela izan.
Peterrek Parisera joan behar zuela agindu zion neskari, giltzak eta gutunak eman, eta alde egin behar zuela esan zion neskari, baina honi ez zitzaion gehiegi gustatu eta horregatik, bere kabuz aritzea erabaki zuen.

Maletak eta boltsak prestatu eta Pariserainoko bidea hartu zuen trenez. Heltzerakoan, bere boltsak, ez ziren agertu. Hainbat ordu itxaron behar izan zituen bere gauzak eskuratu ahal izateko, oso arraro iruditu zitzaion baina ez zion garrantzi gehiegi eman.
Itxaroten egon zen ordu haietan, hainbat aldiz ikusi zuen gizon bat. Gizon horren irudia guztiz beldurtu zuen Cloe. Gizon altua zen, 40-50 urte bitartekoa gutxi gorabehera, ile zuria eta begi ilun eta sakonak zituen.Oso begirada beldurgarria zuen.
Maletak berreskuratzean, eguerdiko ordu batak izango ziren, eta hotel bat bilatzera ekin zion. Arratsaldeko bostak ziren eta ez zuen logela libre bat ere ez zuen hotelik aurkitu.Joan zen hotel batzuetan, gizon bera ikusi zuen, begirada sakona zuen gizona.
Azkenean, Natalih-i deitzea erabaki zuen, institutuko lagun bat, beraren etxean igaroko zituen egun batzuk. Lagunari azaldu zion Parisera etortzeko arrazoia eta bera lagunduko ziola zin egin zion, hiria oso ondo ezagutzen baitzuen.
Cloek ez zuen denborarik galdu nahi eta hurrengo egunean, giltza eta eskutitzak hartuta, bilatzera ekin zion. Eskutitzek ziotenez, Pariseko leku garrantzitsu batean egon behar zen kutxa. Egun osoa igaro zuen bilatzen, baina ez zuen zorte handia izan. Nekatuta zegoen jadanik, eta etxera itzultzea erabaki zuen. Autobusa itxaroten zegoen bitartean, hiru gizon agertu zitzaizkion gazteari, eta boltsan zeraman guztia emateko agindu zien. Zorionez, ez zioten ezer txarrik egin eta dirua besterik ez zuten eraman. Cloe, beldur zen eta etxera itzuli nahi zuen lehenbailehen. Oso egun gogorra izan zen eta ez zuen afaldu nahi izan.
Hurrengo egunean, berdina egin zuen, goizetik bilatzera ekin zion. Eguerdian, parke batean bazkaltzea erabaki zuen. Neska zegoen banku berea, jesarri zen gizon bat. Hoteletan zegoen gizon bera zen, begirada sakona zuena. Gizona, neskari hitz egiten hasi zitzaion, eta begirada beldurgarria izan arren, oso gizon atsegina eta jatorra izan zen. Hainbat gauza azaldu zion Pariseri buruz. Hurrengo lau egunetan, parke berean geratzen ziren, eta lagun minak izatera heldu ziren. Bosgarren egunean, gizonak bere diru-zorroa ahaztu zuen bankuan eta neska hartzean, konturatu zen nor zen gizon hura…bere izena Peter zen, amonaren neba zen!!
Gizona etxera itzultzean, konturatu zen bere diru-zorroa parkean utzi zuela, eta urduri, etxetik alde egin zuen. Cloek, etxera heltzerakoan, lagunari kontatzeko irrikitan zegoen, eta bere zain egon zen ia arratsalde osoa. Natalih ez zen agertzen. Peterrek gazteari deitu eta bere laguna baitu zuela esan zion eta gutunak nahi zituela dirua lortu ahal izateko. Bera izan zen hiru gizonei ordaindu ziena autobusa itxaroten ari zenean, eta baita bera izan zen hotel guztien logelak erreserbatu zituena neska logela gabe gelditzeko.
Cloek, lagunaren truke, gutunak bidali zizkion, baina gauza garrantzitsu bat ahaztu zitzaion gizonari..kutxa zabaltzen zuen giltzak.
Hurrengo egunetan, bi neskak aritu ziren kutxaren bila, Cloek, eskutitzen fotokopiak egin baitzituen lehendik.Antzinako erromatarren tenplua, kristau-basilika, eliza erromanikoa etabar bisitatu zituzten, baina ez zuten zorte handirik izan.
Cloek, esperantzak galtzen hasi zen, baina gau hartan, eskutitz guztiak irakurtzen bukatu zuen eta ziur zegoen kutxa non zegoen. Kutxa, Pariseko Eiffel dorrean zegoen!! Ezer itxaron gabe, bertara abiatu zen , eta hara nor aurkitu zuen bertan…Peter!
Bera ere bertan zegoen, baina ez zuen giltzarik, ezta Cloek ere ez, etxean utzi zuen giltza.
Peter, neska eta kutxa hartuta bere etxera abiatu ziren.
Natalih, oso beldurtuta, Cloe ez zetorrela ikusita, poliziei deitu zien, dena kontatu zien eta Cloek bahituta zutela azaldu zien. Peter-en etxera abiatu ziren. Peter kartzelaratu zuten eta Cloek lortu ahal izan zuen bere amonaren kutxa zabaltzea. Bertan amonak utzitako bitxiak eta taloi bat zegoen utzitako diru guztia.
Cloe, amonaren diruarekin etxe eder bat erosi zuen Italian, eta handik aurrera oso pozik bizi zen.

No hay comentarios: