lunes, 20 de abril de 2009

Bizitzeko baldintzarik garrantzitsuena

Hilly, neska gazte bat zen.

Bere familiarekin batera bizi zen Afrikako herrialde txiki batean eta egunero egin behar zituen 10 km ur bila.

Hain beharrezkoa zuten ura, non gaixorik egonda ere, joan behar zuen derrigorrez, janaria egiteko, garbitzeko etab.

Hilly-ren ametsa, betidanik izan zen Afrikatik kanpoko herrialde bat ezagutzea.

Urtero, gurutze gorriko hainbat neska-mutil joaten ziren bertara, hainbat gauzetara laguntzera. Oso jatorrak ziren eta Hillyk oso gustuko zuen heurek etortzea.

Etorri ziren azkeneko aldian, neskari eman zioten albistea, guztiz poztu zuen. Aukera ezin hobea zen, zoragarria benetan. Euskal herriko herrialde bat bisitatzeko aukera izango zuen.

Hara heltzean, neska guztiz harrituta gelditu zen, ezin zuen sinetsi.

Guztiz desberdina zen hango bizimodua eta Afrikakoa. Jendeak nahi duena egiten zuen, janaria, beste bati eman baino lehenago, nahiago zuen lurrera bota, ura ez dute aprobetxatzen eta hori gutxi balitz bezala, ibaietara eta itsasoetara hondakinak botatzen zituzten, ura kutsatzen zuten.

Hilly oso haserretuta zegoen, ezin zuen sinetsi nola jendeak alferrik gal zezakeen hainbeste ur.

Hamabost egun igaro zituen, familia euskaldun baten etxean, familia hori ez zuen ura aprobetxatzen, hortzak garbitzerakoan, txorrota zabalik zegoen eta dutxatzerakoan ere bai.

Familiari azaldu zien Afrikako familiaren egoera, eta guztiz liluraturik geratu ziren denak.

Hamabost egun horiek, asko balio izan zuten bai Hillyrentzat eta baita euskaldunentzat ere.

Denek ikasi zuten zerbait, Hillyk euskaldunen bizimodua nolakoa den, eta euskal familia, jabetu zen Afrikako egoeraz eta bai urak zein garrantzi handia duen.

Hillyk bueltatu behar izan zuen bere herrira, baina oso pozik bueltatu zen, konturatu baitzen uraren egoeraz eta irakatsi baitzuen ura oso garrantzitsua dela gure bizitzan

Ura, gure altxor preziatua da.

Aldaketa genetikoei buruzko iritzia

Gaur egun aldaketa genetikoak gero eta eragin handiagoa du bizitzan.
Adibidez, transgenikoak.
Transgenikoak, manipulazio genetikoaren bidez sortutako landareak eta animaliak.
Baita animalia flonikoak ere sortu dituzte.
Eta hauxe guztia zertarako?
gizakiak gero eta hobeto bizi gaitezen.
Aldaketa hauek tratatzut aldaketa eak, gauza on pila bat ekar dezake, adb. sendagai berriak sortzeko aukera.
Esan beharra dago, kromosomak ADN molekulaz osatuta dagoela, eta bertan, gurasoek transmititutako informazioa dagoela, hau da, gure geneak. Baina gaur egun, gene horiek aldatzeko aukera dago, adibidez, gurasoek ile marroia eta begi urdinak dituen ume bat izatea nagi badute, umearen geneak aldatzeko aukera dago, baina nire ustez, horrek gizartean eragin txarra izango etorkizunak, zergatik? Horrela pertsona guztiak berdinak izango garelako, hortaz bizitzak ez du garrantzi handirik izango, bizitza, den bezalakoa baita.
Baina hala ere, gure bizitzan ere, lagungarria izan daiteke.
adibidez fruituetan, barazkietan... aldaketa genetikoak erabilita, gero eta elikagai gehiago edukitzeko aukera dago.
aldaketa genetikoak, gauza onak, bai txarra ekar ditzake baina hala ere, uste dut aldaketa genetikoak gauza txar gehiago dakarrela onak baino.

110.street-eko geltokia

IÑAKI ZABALETA

Iñaki Zabaleta Urkiola Leitzan jaio zen 1952an. Informazio zientzietan doktorea da eta New York-eko City University-n irrati-telebistako zuzendaritzan masterra lortu zuen. Egun, EHUko kazetaritzako irakasle da eta arlo horretako ikerlan asko egin ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskal Idazleen Elkarteko gunean topa dezakegu bere lanen inguruko informazio zehatzagoa. Handik ateratakoa da ondorengo pasartea:

Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du:

Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria...
Euskal komunikabide eta gizarte-erakunde askoren sorreran bultzatzaile edo jarduera ezberdinetan partaide izan da, hala nola, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Egin, ETB, Euskaldunon Egunkaria, Kontseilua, EIRE...

Literatura arloan ondorengo lanak aipa ditzakegu:
Narrazioa: 110. Street-eko geltokia (1986, Susa) eta Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Poesia: Bertsoaren ezpata (1978, Elkar) eta Eskuaren fereka (1981, Hordago).
Saiakera: Wihelm Von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005, Jakin).


ARGUMENTUA
110.street-eko geltokia

Euskaldun batek, poliziari ihesi, New Yorken izango dituen tirabirak kontatuk
o dira. Euskaldun hori, Joseba, poliziarengandik ihesi, New Yorken aurkituko du bizileku berria. Han, New Harlem izeneko hotel batean hartuko du ostatu. Bere gelaren ondoan, Gregory zaharra biziko da, bere lagun mina bihurtuko dena.

Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak egitea behartzen du, bestela inmigrazioko poliziari deituko diola esanez. Bestalde, Angiek, estatubatuar emakumeak, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko egitekoa izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dute elkar bi protagonistek, kartelaren bidez mezutxoak bidaliko baitizkiote bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela, aske geratzen da; denbora gutxiaz, baina; izan ere, kale batean laban batekin hiltzen baitute...
Pertsonaia nagusiak, beraz, bi izango dira: Joseba, bizitzan aurrera egiteko gogo ikaragarriak dituen euskalduna eta Angie, oso langilea den estatu batuarra. Bigarren mailako pertsonaien artean, Josebaren lagun mina den Gregory, Angieren lankide eta adiskide den Tom eta Catherine, liburuko pertsonaia “gaiztoa” topatuko ditugu.

KRITIKA

110.street-eko geltokia liburua irakurrita, esan beharra daukat, oso liburu interesgarria izan dela. Alde batetik, kontatzeko erabili duen metodoa, ez denez metodorik arruntena, asko gustatu zait, gainaera, hiztegia ez da oso aberatsa izan, beraz, oso ondo ulertu dut. Historia, bi istorio desberdinetan kokatuta badago ere, oso forma bitxia iruditu zait, eta era berean, historioari toke moderno bat eman dio. Horregatik uste zut, hain arrakastatsua izan dela. Beste alde batetik, gaia, ez zen zaila, eta gaia zein izan den azaldu behar banu, hainbat aipatuko nituzke: drogak biolentzia... Liburuarekin egin zuen azkenengo partearekin, Iñaki Zabaletak azaldu zigun bezala, istorioari amaiera bat emateko izan zen, baina hala ere, uste dut, soberan zegoela eta jendeak, nahi zuen amaiera bilatzeko aukera izan beharko zuela. Pertsonaiak ere, bitxiak ziren, bata publizitatean egiten zuen lan, eta besteak, Euskal Herritik ihes egin zuen gizona zen, hortaz, pertsonaiak elkartzeko erabili zuen metodoa, originala dela esango nuke. Horrek ere, historia modernoagoa izateko baldintza bat izan dela uste dut. Azkenik, aipatu beharra dago, Iñaki Zabaletak, historioa non kokatzea erabaki duen tokia. Oso bitxia da, New York-en kokatu izana, baina baita dibertigarria ere. Orokorrean liburu interesgarria iruditu zait.

martes, 14 de abril de 2009

maite zaitut

Kaixo maitea:

Nola azaldu zugan, sentitzen dudan guztia?

Nola azaldu nire bihotzaren taupadak bizkortzen direla zu ikustean?

Nola azaldu zer gertatzen den nire barnean nigana hurbiltzen zaren bakoitzean?

Gauza asko azaldu nahiko nizun, baina ez dakit nola hasi, dakidan bakarra, zure irribarrea ikusten dudan bakoitzean, nire arima guztiz argitzen duzula da.

Ez dut zugan baino beste pertsona batengan pentsatzen. gauez, loak hartu baino lehen zugan pentsatzen dut, eta esnatu bezain laster zu zara nire buruan bueltaka dabilen pertsona bakarra.

Azaldu nahiko nukeen nire bihotzak zugan sentitzen duen guztia, baina ez ditut hitz egokiak aurkitzen, ez dakit nola azaldu...

txikia nintzenetik ezagutzen zaitut, eta inoiz ere ez nuke pentsatuko zugan sentitzen dudan sentimendu hau edukiko nukeela, bina orain ezin nuke pentsatu zer egingo nukeen, zu nire bizitzatik alde egingo bazenu, ezin nukeen pentsatu zer egingo nukeen zu gabe.

Egia esaten badizut, asko kostatzen zait, hain garrantzitsuak diren bi hitz horiek esatea, gaur egun gero eta gehiago esaten dira bi hitz horiek, sentitzen ez badira ere, baina zer egin benetan sentitzen dugunean?

Nork esango dit bi hitz horien esanahiak? Uste baitut hori sentitzen dudala zugan…maite zaitut.

Inork ere, ez ninduen tratatu zu bezala, oso gustura nago zurekin..zure besoetan murgildurik nagoenean, orain dela urte batzuk nintzen neska inuzente horretan bihurtzen naiz, printzesa bat bezala sentitzen naiz, bere printze urdina aurkitu duen printzesa. Zure ondoan, zoriontsu naiz.

Inoiz ere zu ez galtzea espero dut, gau eta egun zurekin egotea nahiko nuke. Besarkatzen nauzun bakoitzean sentitzen dudan beroa sentitu nahiko nuke beti, zure arnasa sentitu nahi nukeen gau eta egun, ezin dut zu gabe bizi.

Zeu zara nire bidea argitzen duen argia. Zure ondoan egon nahi nuke amets gaiztoren bat daukadanean, zure babesa sentitu ahal izateko.

Izarrak bezain distiratsuak dituzun begi horiek ikusi nahi nituzke esnatzen naizen bakoitzean.

Eskerrik asko horrela sentiaraztea lortzen duzulako.

Maite zintudan, maite zaitut eta beti maiteko zaitut.