martes, 14 de abril de 2009

maite zaitut

Kaixo maitea:

Nola azaldu zugan, sentitzen dudan guztia?

Nola azaldu nire bihotzaren taupadak bizkortzen direla zu ikustean?

Nola azaldu zer gertatzen den nire barnean nigana hurbiltzen zaren bakoitzean?

Gauza asko azaldu nahiko nizun, baina ez dakit nola hasi, dakidan bakarra, zure irribarrea ikusten dudan bakoitzean, nire arima guztiz argitzen duzula da.

Ez dut zugan baino beste pertsona batengan pentsatzen. gauez, loak hartu baino lehen zugan pentsatzen dut, eta esnatu bezain laster zu zara nire buruan bueltaka dabilen pertsona bakarra.

Azaldu nahiko nukeen nire bihotzak zugan sentitzen duen guztia, baina ez ditut hitz egokiak aurkitzen, ez dakit nola azaldu...

txikia nintzenetik ezagutzen zaitut, eta inoiz ere ez nuke pentsatuko zugan sentitzen dudan sentimendu hau edukiko nukeela, bina orain ezin nuke pentsatu zer egingo nukeen, zu nire bizitzatik alde egingo bazenu, ezin nukeen pentsatu zer egingo nukeen zu gabe.

Egia esaten badizut, asko kostatzen zait, hain garrantzitsuak diren bi hitz horiek esatea, gaur egun gero eta gehiago esaten dira bi hitz horiek, sentitzen ez badira ere, baina zer egin benetan sentitzen dugunean?

Nork esango dit bi hitz horien esanahiak? Uste baitut hori sentitzen dudala zugan…maite zaitut.

Inork ere, ez ninduen tratatu zu bezala, oso gustura nago zurekin..zure besoetan murgildurik nagoenean, orain dela urte batzuk nintzen neska inuzente horretan bihurtzen naiz, printzesa bat bezala sentitzen naiz, bere printze urdina aurkitu duen printzesa. Zure ondoan, zoriontsu naiz.

Inoiz ere zu ez galtzea espero dut, gau eta egun zurekin egotea nahiko nuke. Besarkatzen nauzun bakoitzean sentitzen dudan beroa sentitu nahiko nuke beti, zure arnasa sentitu nahi nukeen gau eta egun, ezin dut zu gabe bizi.

Zeu zara nire bidea argitzen duen argia. Zure ondoan egon nahi nuke amets gaiztoren bat daukadanean, zure babesa sentitu ahal izateko.

Izarrak bezain distiratsuak dituzun begi horiek ikusi nahi nituzke esnatzen naizen bakoitzean.

Eskerrik asko horrela sentiaraztea lortzen duzulako.

Maite zintudan, maite zaitut eta beti maiteko zaitut.


No hay comentarios: