lunes, 20 de abril de 2009

110.street-eko geltokia

IÑAKI ZABALETA

Iñaki Zabaleta Urkiola Leitzan jaio zen 1952an. Informazio zientzietan doktorea da eta New York-eko City University-n irrati-telebistako zuzendaritzan masterra lortu zuen. Egun, EHUko kazetaritzako irakasle da eta arlo horretako ikerlan asko egin ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskal Idazleen Elkarteko gunean topa dezakegu bere lanen inguruko informazio zehatzagoa. Handik ateratakoa da ondorengo pasartea:

Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du:

Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria...
Euskal komunikabide eta gizarte-erakunde askoren sorreran bultzatzaile edo jarduera ezberdinetan partaide izan da, hala nola, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Egin, ETB, Euskaldunon Egunkaria, Kontseilua, EIRE...

Literatura arloan ondorengo lanak aipa ditzakegu:
Narrazioa: 110. Street-eko geltokia (1986, Susa) eta Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Poesia: Bertsoaren ezpata (1978, Elkar) eta Eskuaren fereka (1981, Hordago).
Saiakera: Wihelm Von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005, Jakin).


ARGUMENTUA
110.street-eko geltokia

Euskaldun batek, poliziari ihesi, New Yorken izango dituen tirabirak kontatuk
o dira. Euskaldun hori, Joseba, poliziarengandik ihesi, New Yorken aurkituko du bizileku berria. Han, New Harlem izeneko hotel batean hartuko du ostatu. Bere gelaren ondoan, Gregory zaharra biziko da, bere lagun mina bihurtuko dena.

Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak egitea behartzen du, bestela inmigrazioko poliziari deituko diola esanez. Bestalde, Angiek, estatubatuar emakumeak, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko egitekoa izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dute elkar bi protagonistek, kartelaren bidez mezutxoak bidaliko baitizkiote bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela, aske geratzen da; denbora gutxiaz, baina; izan ere, kale batean laban batekin hiltzen baitute...
Pertsonaia nagusiak, beraz, bi izango dira: Joseba, bizitzan aurrera egiteko gogo ikaragarriak dituen euskalduna eta Angie, oso langilea den estatu batuarra. Bigarren mailako pertsonaien artean, Josebaren lagun mina den Gregory, Angieren lankide eta adiskide den Tom eta Catherine, liburuko pertsonaia “gaiztoa” topatuko ditugu.

KRITIKA

110.street-eko geltokia liburua irakurrita, esan beharra daukat, oso liburu interesgarria izan dela. Alde batetik, kontatzeko erabili duen metodoa, ez denez metodorik arruntena, asko gustatu zait, gainaera, hiztegia ez da oso aberatsa izan, beraz, oso ondo ulertu dut. Historia, bi istorio desberdinetan kokatuta badago ere, oso forma bitxia iruditu zait, eta era berean, historioari toke moderno bat eman dio. Horregatik uste zut, hain arrakastatsua izan dela. Beste alde batetik, gaia, ez zen zaila, eta gaia zein izan den azaldu behar banu, hainbat aipatuko nituzke: drogak biolentzia... Liburuarekin egin zuen azkenengo partearekin, Iñaki Zabaletak azaldu zigun bezala, istorioari amaiera bat emateko izan zen, baina hala ere, uste dut, soberan zegoela eta jendeak, nahi zuen amaiera bilatzeko aukera izan beharko zuela. Pertsonaiak ere, bitxiak ziren, bata publizitatean egiten zuen lan, eta besteak, Euskal Herritik ihes egin zuen gizona zen, hortaz, pertsonaiak elkartzeko erabili zuen metodoa, originala dela esango nuke. Horrek ere, historia modernoagoa izateko baldintza bat izan dela uste dut. Azkenik, aipatu beharra dago, Iñaki Zabaletak, historioa non kokatzea erabaki duen tokia. Oso bitxia da, New York-en kokatu izana, baina baita dibertigarria ere. Orokorrean liburu interesgarria iruditu zait.

No hay comentarios: