lunes, 15 de febrero de 2010
SEGI ZUREN BIHOTZA
Loreak!! Eta ordu batzuk besterik ez dira geratzen ezkon zezan…
Bost urteko neska bat besterik ez zen. Hiru urte bete zituenetik, Kristiñek, etxean, ez zituen oihuak, garrasiak eta irainak ez ziren ezer gehiago entzuten amaren ahotik. Inoiz ere ez zuen “laztan” edo “maite zaitut” hitzik entzun.Egunero jasan behar zituen astinduak eta baita ostikadak ere emakume hartatik. Neskatoak berak ere, ez zuen andre hori amatzat hartzen.
Bera ez zuen maite.
Bere aitarekin batera ere bizi ziren, baina honi ere, ez zion estima askorik, agian bere koldarkeriagatik. Ez zen kapaza, emakumea jotzen zuen bitartean ezer esateko, bera bakarrik, buruz behera egoten zen eta ez zuen tutik ere esaten.Ez zuen ezer egiten. Emakumeak zioena baieztatzen zuen beti, eta gura zuen nahiki guztiak erosten zizkion.
Esan beharra dago, botere nahiko handiko familia zela.
Egoitza izugarri batean bizi baziren ere, eta neskak jostailu pila bat izanda ere, ezin zen zoriontsu bizi, berak gurasoen maitasuna behar zuen bere bizitza berregiteko.
Hamar urte betetzean, aitak, etxetik joatea erabaki zuen, beste neska gazte batekin alde egin zuen. Kristiñek izugarri poztu zen beraz, horrela, sorgin itsusi horretaz alde egin ahalko zuen.
Baina aitak alde egitean, gauzak txarrago jarri zituen. Amak gogorrago aritu zen neskatoarekin eta ohiuak eta irainak ugariagoak ziren etxean.
Hamahiru urte betetzean,, amak, neskatoaz desegitea erabaki zuen, eta barrukoen etxe batera eraman zuen, mojen komentu batera. Hori izan zen amak, hoberen egin ahal zuen gauza izan zen. Kristiñeren urterik goxoenak izan ziren. Bertan ikasketak egin zituen, eta hainbat gauza egiten irakatsi zieten mojek. Baina arazoa, neskak hamazortzi urte bete zituenean izan zen. Adin nagusikoa izanda, ikasleak, komentutik alde egin behar dute. Baina Kristiñek, ez zuen inora joateko tokirik, eta amarengana ez zuen joan nahi, horregatik, Josefa ahizpak, ideia bat proposatu zion, eta neskak bi bider pentsatu gabe, baietza eman zion. Kristiñek, erlijiorako bidean sartuko zen, monja izango zen.
Dena betiko moduan joan zen, aldaketa bakarra, zera izan zen, lehen ikaslea bazen ere, orain irakaslea zen, eta bere moduan haurtzaro erreza izan ez zuten umeei erakutsi behar izango zien.
Dena hasi zen, hogei urte berri eginak zituenean…
Egunero, zortzietan puntu-puntuan, elizara joaten ziren ikasle guztiekin batera, otoitz egiteko eta baita bekatu baten bat izanez gero bekatuak aitortzeko.
Osteguna zen, udazkeneko goiz zoragarri bat egiten zuen, eta goizero bezala, ume guztiak elizara joan ziren. Kristiñek, bekatuak aitortu behar zituen eta aitorlekura joaterakoan eta apaizaren ahotsa entzuterakoan, ohartu egin zen, ez zela betiko apaiza.
Moja bati galdetu zion eta azaldu zuen, Matias apaiza, gaixorik zegoela, eta bere ordez, beste abade bat jarri zutela.
Abade berria, abade gazte bat zen, Hemeretzi urte zituela, erlijio munduan sartu ohi zen eta hogeita hamar urte zituen. Kristiñek, aitorlekura joan behar izan zuenean, oso eroso sentitu zen abadearekin hitz egiten. Bere ahotsak, lasaitasuna transmititzen zuen eta apaiz onbera eta atsegina zirudien. Bi gazteak egunero hitz egiten hasi ziren eta denbora gutxian konfiantza handia hartu zuten. Adinaren diferentzia handia izan arren, oso ondo ulertzen zuten elkar eta ia beti ideiak antzekoak zituzten.
Hainbeste zen hartu zuten konfiantza, gau guztietan, loak hartu baino lehen, Iñaki abadeak, Kristiñek bisitatzen zuela, eta neskatoaren logelan, hitz eta hitz aritzen ziren berandu arte. Askotan, erlijioan sartu baino lehenago zuten bizitzaz, mintzatzenzuten baina hala ere, gehien hitz egiten zuena, Iñaki zen, Kristiñek, ez baitzuen oso gustoko horretaz hitz egitea.
Mutilak azaldu zion, ekonomikoki, arazo oso larriak izan zituela eta ez zuela bizitza erraza eduki.
Heldu zen eguna, eta Iñakik, Kristiñeri, galdetu zion bere haurtzaroari buruz.. Neskatoak, hain eroso sentitzen zen, asko kostata, baina guztia azaldu zion.
Mutilak oso harrituta gelditu zen historia entzutean, eta bere euskarria erakusteko, orakada sentikor bat eman zion. Euskarri horren berotasuna, hain zen indartsua, Kristiñek negarrez hasi zela. Iñor ere ez, ez zion hain orakada botereduna eman, eta horrek bere barnea bigundu zuen. Mutilak neskaren malkoak ikusita berriro ere oratu zuen eta pentsatu gabe besarkatu egin zuen musu izugarri batekin bukatuz.
Musu hori, egin izan ez zuten hutsik larriena izan zen, bai neska eta bai mutilak, jainkoarenganako araurik larriena apurtu zuten…
Hala ere, gazteei ez zien momentu hartan ezer ez axola, elkarri besarkatzea, begiratzea eta bestearen gorputza sentitzea zen momentu horretan inporta zieten gauza bakarra.
Gau hartzan, neskatoak ezin zuen lo askorik egin, ideiak eta sentimenduak nahastuta zituen. Iñaki maite zuen, baina hala ere, ez zien hainbeste lagundu zien mojei huts egin nahi.
Txarto zegoen, eta egin ez zekien momentu guztietan, argazki bat hartzen zuen, asko lagundu zion moja baten argazkia. Moja horrek, amak bertara eraman zuenean, gehien lagundu ziona izan zen, baina zoritxarrez, neska hamazazpi urte zituela, hil egin zen.
Gau hartzan, moja horrekin amets egin zuen. Lorez betetako toki eder batean zegoen, bere ondoan, moja atsoa zegoen, eta behin eta berriro errepikatzen zion esaldi bera: “ segi zure bihotza…”
Hurrengo egunetan, Iñakirekin hitz egin zuen. Biak elkarrekin igaro nahi zuten euren bizitza osoa eta elkarri biziki maite zuten.
Aste batzuk geroago, mojekin hitz egitea erabaki zuten, eta dezepzio askorekin baina baita hoberena desiratuta, agurtu zituzten gazteak.
Komentutik irtetean, Kristiñe oso arraro sentitzen zen, baina hala ere, oso pozik zegoen, eta guztia ondo joango zela susmatzen zuen.
…urte bat pasatu zen komentutik irten zirela, eta ordu batzuk besterik ez ziren falta ezkontzeko…
TRAFIKOA HIRIETAN
Zarata, estresa, kea… hauetako baten batek zeozer ona al dakar? nik behintzat, uste dut ezetz.
Lehenik eta behin, argi utzi nahi dudana, hauxe da, hirietan dagoen trafikoaren aurka nago.
Ikertzaileek egindako ikerketen arabera, Euskal Herriko familien %50-ak dauzka bi auto edo gehiago, horrek kutsadura gehiago dakar eta denon artean, atmosferan dagoen zuloa gero eta handiago egiten ari gara.
Beste alde batetik aipatu beharra daukat ere, oso faktore garrantzitsu bat, nork ez ditu ikusi autoak espaloi gainean aparkatuta? Gero eta gehiago ikusten ditugu, eta pertsonok, nondik pasatuko gara?Alkateak dioen bezala, aparkalekuak horretarako daude, eta ezin dira kotxeak edozein lekutan utzi. Hala eta guztiz ere, uste dut,haiek, ez dutela erru osoa, aparkaleku gehiago egingo balute, ez zen horrelakorik gertatuko, baina horrek ere, desabantaila dakar, aparkalekuak egitea ere, kutsadura gehiago ekarriko luke.
Garraio publikoa ere, oso ondo dago leku batetik bestera joateko, adibidez autobusa, edota trena ere, kostu gutxiko garraioak dira, eta horrekin, guztion artean gure ingurugiroa apur bat gehiago zaintzeko aukera dago.
Hala ere,aipatu beharra daukat, mundu guztiak esaten duena, automobila edukitzeak, abantaila handiagoa dakarrela, adibidez,
Distantzia handiko traiektuak egiteko denbora gutxian eta baita egun txarra eginez gero, eta euria bada, autoa hartu, eta joan behar zaren lekura joateko aukera dago problemarik gabe.
Orokorrean, nire iritzia da, trafikoa hirietan egotearen aurka nago, zarata eta estres handiak ez baitakar ezer onik inorentzako, hobe da oinez edo bizikletaz joatea, bai guretzako eta baita ingurumenerako ere.
miércoles, 10 de febrero de 2010
1 BATXILLERRA
sábado, 16 de mayo de 2009
SUMINAREN ESTRATEGIA

IRITZIA
Hasteko, esan beharra dago,intriga istorio bat dela.Nire ustez ez da hiztegirik erabili behar ulerterraza izan delako eta elkrrizketa, eta gertaera azkarren bidez garatzen delako.
Istorio aldetik, amodioa, ama-semearen arteko harremana, gerra etab. esango nuke dela horren gaia.
Misterioa, lehenengo orrialdeetatik azkeneraino, irakurleak ez baitaki nola bukatuko den, azkenengo orrialdeetaraino.
Baina hala ere, nire ustez nahiko zentzugabea izan da. Flora izeneko emakume bat, ezagutzen ez duen gizon bati laguntza eskatzen dio bere semea etxera buelta dadin…ez du zentzu askorik ezta?
Aipatu beharra daukat ere, nola Aimarrek azkarregi igarri duela neskaren estrategia, agian datu gehiago sartu izan behar zuen istorioan.
Beste alde batetik, narratzailea aipatu behar dut. Istorioa 3.pertsonan kontatzen du narratzaileak, eta hortaz, ez du oso ondo azaltzen, nola sentitzen den Aimar, ezta leguen deskribapenak ere, ez baitira oso sakonak izan.
Protagonista eta antagonisten artean, nahiko duda handia geratu zait. Nor izan da protagonista? Fede? Aimar? Eta antagonista? Nor da benetan protagonistari oztopoak jartzen dizkion pertsona?...
Galdera asko geratu zaizkit eratzun gabe liburua amaitu eta gero.
Orokorrean esan beharra daukat, liburua ez zaidala asko gustatu, Fernando Morillok, beste liburu interesgarri gehiago ditu Suminaren estrategia baino.
lunes, 20 de abril de 2009
Bizitzeko baldintzarik garrantzitsuena
Hilly, neska gazte bat zen.
Bere familiarekin batera bizi zen Afrikako herrialde txiki batean eta egunero egin behar zituen
Hain beharrezkoa zuten ura, non gaixorik egonda ere, joan behar zuen derrigorrez, janaria egiteko, garbitzeko etab.
Hilly-ren ametsa, betidanik izan zen Afrikatik kanpoko herrialde bat ezagutzea.
Urtero, gurutze gorriko hainbat neska-mutil joaten ziren bertara, hainbat gauzetara laguntzera. Oso jatorrak ziren eta Hillyk oso gustuko zuen heurek etortzea.
Etorri ziren azkeneko aldian, neskari eman zioten albistea, guztiz poztu zuen. Aukera ezin hobea zen, zoragarria benetan. Euskal herriko herrialde bat bisitatzeko aukera izango zuen.
Hara heltzean, neska guztiz harrituta gelditu zen, ezin zuen sinetsi.
Guztiz desberdina zen hango bizimodua eta Afrikakoa. Jendeak nahi duena egiten zuen, janaria, beste bati eman baino lehenago, nahiago zuen lurrera bota, ura ez dute aprobetxatzen eta hori gutxi balitz bezala, ibaietara eta itsasoetara hondakinak botatzen zituzten, ura kutsatzen zuten.
Hilly oso haserretuta zegoen, ezin zuen sinetsi nola jendeak alferrik gal zezakeen hainbeste ur.
Hamabost egun igaro zituen, familia euskaldun baten etxean, familia hori ez zuen ura aprobetxatzen, hortzak garbitzerakoan, txorrota zabalik zegoen eta dutxatzerakoan ere bai.
Familiari azaldu zien Afrikako familiaren egoera, eta guztiz liluraturik geratu ziren denak.
Hamabost egun horiek, asko balio izan zuten bai Hillyrentzat eta baita euskaldunentzat ere.
Denek ikasi zuten zerbait, Hillyk euskaldunen bizimodua nolakoa den, eta euskal familia, jabetu zen Afrikako egoeraz eta
bai urak zein garrantzi handia duen.
Hillyk bueltatu behar izan zuen bere herrira, baina oso pozik bueltatu zen, konturatu baitzen uraren egoeraz eta irakatsi baitzuen ura oso garrantzitsua dela gure bizitzan
Ura, gure altxor preziatua da.
Aldaketa genetikoei buruzko iritzia
Adibidez, transgenikoak.
Transgenikoak, manipulazio genetikoaren bidez sortutako landareak eta animaliak.
Baita animalia flonikoak ere sortu dituzte.
Eta hauxe guztia zertarako?
gizakiak gero eta hobeto bizi gaitezen.
Aldaketa hauek tratatzut aldaketa eak, gauza on pila bat ekar dezake, adb. sendagai berriak sortzeko aukera.
Esan beharra dago, kromosomak ADN molekulaz osatuta dagoela, eta bertan, gurasoek transmititutako informazioa dagoela, hau da, gure geneak. Baina gaur egun, gene horiek aldatzeko aukera dago, adibidez, gurasoek ile marroia eta begi urdinak dituen ume bat izatea nagi badute, umearen geneak aldatzeko aukera dago, baina nire ustez, horrek gizartean eragin txarra izango etorkizunak, zergatik? Horrela pertsona guztiak berdinak izango garelako, hortaz bizitzak ez du garrantzi handirik izango, bizitza, den bezalakoa baita.
Baina hala ere, gure bizitzan ere, lagungarria izan daiteke.
adibidez fruituetan, barazkietan... aldaketa genetikoak erabilita, gero eta elikagai gehiago edukitzeko aukera dago.
aldaketa genetikoak, gauza onak, bai txarra ekar ditzake baina hala ere, uste dut aldaketa genetikoak gauza txar gehiago dakarrela onak baino.
110.street-eko geltokia
IÑAKI ZABALETA
Iñaki Zabaleta Urkiola Leitzan jaio zen 1952an. Informazio zientzietan doktorea da eta New York-eko City University-n irrati-telebistako zuzendaritzan masterra lortu zuen. Egun, EHUko kazetaritzako irakasle da eta arlo horretako ikerlan asko egin ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskal Idazleen Elkarteko gunean topa dezakegu bere lanen inguruko informazio zehatzagoa. Handik ateratakoa da ondorengo pasartea:
Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du:
Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon
Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria...
Euskal komunikabide eta gizarte-erakunde askoren sorreran bultzatzaile edo jarduera ezberdinetan partaide izan da, hala nola, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Egin, ETB, Euskaldunon Egunkaria, Kontseilua, EIRE...
Literatura arloan ondorengo lanak aipa ditzakegu:
Narrazioa: 110. Street-eko geltokia (1986, Susa) eta Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Poesia: Bertsoaren ezpata (1978, Elkar) eta Eskuaren fereka (1981, Hordago).
Saiakera: Wihelm Von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005, Jakin).
ARGUMENTUA
110.street-eko geltokia
Euskaldun batek, poliziari ihesi, New Yorken izango dituen tirabirak kontatuko dira. Euskaldun hori, Joseba, poliziarengandik ihesi, New Yorken aurkituko du bizileku berria. Han, New Harlem izeneko hotel batean hartuko du ostatu. Bere gelaren ondoan, Gregory zaharra biziko da, bere lagun mina bihurtuko dena.
Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak egitea behartzen du, bestela inmigrazioko poliziari deituko diola esanez. Bestalde, Angiek, estatubatuar emakumeak, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko egitekoa izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dute elkar
bi protagonistek, kartelaren bidez mezutxoak bidaliko baitizkiote bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela, aske geratzen da; denbora gutxiaz, baina; izan ere, kale batean laban batekin hiltzen baitute...
Pertsonaia nagusiak, beraz, bi izango dira: Joseba, bizitzan aurrera egiteko gogo ikaragarriak dituen euskalduna eta Angie, oso langilea den estatu batuarra. Bigarren mailako pertsonaien artean, Josebaren lagun mina den Gregory, Angieren lankide eta adiskide den Tom eta Catherine, liburuko pertsonaia “gaiztoa” topatuko ditugu.
KRITIKA
110.street-eko geltokia liburua irakurrita, esan beharra daukat, oso liburu interesgarria izan dela. Alde batetik, kontatzeko erabili duen metodoa, ez denez metodorik arruntena, asko gustatu zait, gainaera, hiztegia ez da oso aberatsa izan, beraz, oso ondo ulertu dut. Historia, bi istorio desberdinetan kokatuta badago ere, oso forma bitxia iruditu zait, eta era berean, historioari toke moderno bat eman dio. Horregatik uste zut, hain arrakastatsua izan dela. Beste alde batetik, gaia, ez zen zaila, eta gaia zein izan den azaldu behar banu, hainbat aipatuko nituzke: drogak biolentzia... Liburuarekin egin zuen azkenengo partearekin, Iñaki Zabaletak azaldu zigun bezala, istorioari amaiera bat emateko izan zen, baina hala ere, uste dut, soberan zegoela eta jendeak, nahi zuen amaiera bilatzeko aukera izan beharko zuela. Pertsonaiak ere, bitxiak ziren, bata publizitatean egiten zuen lan, eta besteak, Euskal Herritik ihes egin zuen gizona zen, hortaz, pertsonaiak elkartzeko erabili zuen metodoa, originala dela esango nuke. Horrek ere, historia modernoagoa izateko baldintza bat izan dela uste dut. Azkenik, aipatu beharra dago, Iñaki Zabaletak, historioa non kokatzea erabaki duen tokia. Oso bitxia da, New York-en kokatu izana, baina baita dibertigarria ere. Orokorrean liburu interesgarria iruditu zait.
